Antton Oñederraren Omenezko III. Lasterketa egingo dute larunbatean

Anartz Izagirre 2022ko mai. 18a, 12:16

Antton Oñederraren Omenezko I. Lasterketako irudi bat. (Maxixatzen)

Benjamin, alebin eta infantil mailetako probak izango dira, eta 16:30ean hasiko dira, Trenbidearen Zumardian. 2019. urtean egin zen azkenekoz Peña Elorza txirrindulari elkarteko arduraduna izan zen Oñederraren omenezko proba.

Antton Oñederraren Omenezko III. Lasterketa izango da larunbatean, maiatzak 21, Azkoitian. 2019. urtean egin zuten proba horren bigarren edizioa, eta hiru urte geroago, berreskuratu egin dute lasterketa. Orain arte Oñartxo industrialdetik ateratzen zen proba, baina oraingo honetan Trenbidearen Zumardian hasiko da, 16:30ean. Benjamin, alebin eta infantil mailetako hemeretzi kirolari lehiatuko dira: hamazazpi mutil eta bi neska.

Peña Elorza txirrindulari elkarteko arduraduna izan zen Antton Oñederra, eta elkartea haren omenez hasi zen proba antolatzen duela lau urte. Horren aurretik ere urtero jokatzen zuten alebinen eta infantilen lasterketa, baina Oñederra oroitzeko asmoz izena aldatu zioten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide