Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako itzulerako partida jokatu dute Azkoitiko palistek gaur, Zarautzen aurka, Gurea pilotalekuan. Joaneko partida 0 eta 3 irabazi zutenez, abantaila zuten etxekoek. Gaurkoan, 2 eta 1 gailendu dira, eta beraz, 5 eta 1 izan da emaitza orokorra. Horrenbestez, txapelketan aurrera egin dute palistek; final laurdenetarako txartela eskuratu du Azkoitiak.
Aratz Zabaletak kantxa osoan jokatu du, buruz buru, eta 20 eta 18 irabazi du partida. Oier Epeldek eta Markos Azpirozek binaka neurtu dituzte indarrak, eta 20 eta 13 galdu dute. Amaia Aizpuruk koadro barruan buruz buru neurtu ditu indarrak, eta 20 eta 18 nagusitu da.
Final laurdenetan, Soraluze izango du aurkari Azkoitiak. Etxean jokatuko dute kanporaketa horretako lehen neurketa.