San Isidro eguna ospatzen ari dira Azkoitiko Madariaga auzoan. 11:00etan, Sonia Sanzek elizaren eraberritze lanen inguruko azalpenak eman ditu, eta ondoren, 11:30ean, meza egin dute. Juan Maria Uriarte gotzain emerituak zuzendu du elizkizuna Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak lagunduta. Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako abesbatzak ere parte hartu du mezan. Jende ugari bertaratu da.
Mezaren ondoren, 12:30ean, mokadua egin dute, eta musikak ere ez du hutsik egin. I. Astiazaran eta Unai Narbaiza trikitilariak aritu dira auzoa girotzen, baita Aitor Sarriegi eta Aner Peritz bertsolariak ere.
Azkoitiko Udalak Madariaga auzora igotzeko eta handik herrira jaisteko autobus zerbitzua jarri du. 14:00etan jaitsiko da auzotik herrirako azken autobusa.
Argazkiak: Ihintza Elustondo eta Ibon Errazu