Asfaltatze lanak tarteko ezingo da aparkatu Xabier Munibe eta Julio Urkixo etorbidea lotzen dituen errepidean

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 15a, 08:45

Atzotik daude itxita eremu horretako aparkalekuak. Joan den astean jakinarazi zuen udalak errepidea asfaltatuko dutela, eta lanok eragozpenak eragin ditzaketela. Bi edo hiru asten amaituko dituzte lanok. 

Atzotik eta datozen egunetan ezingo da aparkatu Xabier Munibe eta Julio Urkixo etorbidea lotzen dituen errepidean. Izan ere, Azkoitiko Udalak egin behar dituen hirigintza lanen barruan, errepide hori asfaltatuko dute datozen asteetan. Erakundeak jakinarazi zuenez, bi edo hiru aste beharko dituzte lanak amaitzeko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide