'XXY' filma emango dute gaur arratsaldean Matadeixen

Andoni Elduaien

Filmaren irudietako bat. (XXY)

Zineforum feministaren hirugarren saioko film emanaldia izango da gaurkoa, eta intersexualitatearen inguruko istorio bat kontatzen du.

Gaur, osteguna, XXY filma ikusteko aukera izango da Matadeixen. Feminismoa ardatz duen zineforum emanaldi sorta ari dira eskaintzen maiatzeko ostegunetan Matadeixen. Duela bi aste, Cachada filmarekin ekin zioten film zikloari, eta joan den astean La ola verde dokumentala eman zuten. Gaur arratsaldean, bestalde, XXY filma eskainiko dute, 19:30ean hasita. Intersexualitatearen inguruko istorioa jasotzen du filmak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide