Punta-puntako kontzertu batekin hasi da gaur, zapatua, 30. Udaberriko Musikaldia. Daniel Garcia piano-jotzailea, Pablo Martin Caminero kontrabaxista —musikari gonbidatu moduan— eta Gorka Hermosa akordeoilaria izan dira lehen kontzertua eskaini duten artistak, eta, guztira, zazpi pieza entzun ahal izan dira Santa Kutzeko komentuan: Aleksander Borodinen Danza polovtsiana nº1, John Williamsen Tema de Marion, Edvard Griegen En la gruta del rey de la montaña, Giacomo Pucciniren Nessun droma, Richard Straussen Morgen, op. 27 nº4, Jesus Guridiren De ronda (Alabatua) y Amorosa (Ala baita) eta Johannes Brahmsen Rondó alla zingarese. Azken bi abestiak hirurek batera jo dituzte, eta beste biak, Garciak eta Martin Caminerok bakarrik.
Gaurkoa, ordea, Udaberriko Musikaldiaren hasiera besterik ez da izan, datozen hiru asteetan kontzertu bana entzuteko aukera izango baita Santa Kutzeko komentuan. Datorren maiatzaren 14an Arantza Ezenarro soprano donostiarra eta Borja Rubiños piano-jotzaile andoaindarra izango dira kontzertua eskainiko dutenak; maiatzaren 21ean Easo Abesbatza izango da oholtzara igoko den taldea, eta, azkenik, maiatzaren 28an, Pablo Sainz-Villegas gitarrista garaikideak Alma de guitarra española lana aurkeztuko du.