Gipuzkoako Urakek astelehenean hasi zituen Jausoro 1 zenbakiko saneamenduko hoditeria berritzeko lanak, eta datorren astearen amaierarako obra bukatuta izatea aurreikusita dute.
Jausoro auzoko hoditeria zaharkitua zegoen, eta auzo horretako garajeetara ura sartzen ari zen. Arazo horri konponbidea emateko, saneamenduko eta euri uren hoditeriak berritzea erabaki dutee, hodi zaharrak berriengatik ordezkatuz. Era berean, Jausoro 1 zenbakia hornitzen duen hargunea eta espaloia berrituko dituzte.
Lan horiek 14.520 euroko aurrekontua dute, eta Gipuzkoako Urakek Azkoitiko Udalarekin duen hitzarmenari esker ari dira egiten.