Zinema zaleentzat egun oparoak izango dira datozenak; izan ere, lau film ikusteko aukera izango da ostiraletik astelehenera bitartean Baztartxo antzokian. Alde batetik, bi zineforum saio izango dira. Etzi, ostirala, Un polvo desafortunado o porno loco filma ikusteko aukera izango da, 19:30ean hasita. Horrez gain, Chelovek s kinoapparátom — Gizona kamerarekin— filma eskainiko dute larunbatean, hilak 7, 19:30ean hasita; Amsiaren eta Dallasen zuzeneko musikaz lagunduta egongo da saioa. Ekitaldi berezi horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko, hiru euroren truke, honako lotura honetan.
Bestalde, ohiko zine emanaldiak ere izango dira Baztartxon. Haurrentzako El Secreto de Vicky filma eskainiko dute igandean, 17:00etan hasita. Helduentzako, berriz, Alcarrás pelikula izango da ikusgai igandean (19:30) zein astelehenean (20:00), ikuslearen egunean.
Hona hemen filmen aurrerapen bideoak:
Un polvo desafortunado o porno loco
Chelovek s kinoapparátom
El secreto de Vicky
Alcarrás