Ibai Ondo kalean, txapel fabrika zegoen tximiniaren parean, lur jausia izan da gaur, 13:00 aldean. Lurra eta harriak erori dira espaloira eta bidegorrira, eta udalak itxi egin du pasabidea.
Udalak adierazi duenez, udaltzainek hesitu egin dute inguru hori, arriskuak saihesteko asmoz, eta horma eta haren gaineko saila zer egoeratan dagoen aztertuko du orain, ondoren neurriak har ditzaten. Erakundeak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan.