Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, Kakuteko Eguna ospatu dute gaur, maiatzak 1, Kakuten eta hango txabolan. Eguraldia lagun, mendizale ugari igo da Kakuteko gurutzera era hango txabolara.
10:00etan hasita, Aizpurutxo anaiak eta Agirre trikitilariak aritu dira txabolaren ingurua girotzen, eta dantzara ere animatu dira zenbait lagun. Antolatzaileek salda eta pintxoak banatu dizkiete bertaratu diren lagunei, baita ikasturtean zehar Zazpi Kurutze mendi martxaren ibilbidea osatu duten haurrei oroigarriak eman ere.
Argazkiak eta bideoa: Anaitasuna Mendi Bazkuna