Koloretako eskuekin eta mezuekin esnatu dira herriko kaleak

Andoni Elduaien

Hormetan itsatsita agertu dira kartulinekin egindako koloretako eskuak eta 'Bostekoa emateko prest?' galdetzen duten kartelak.

Gaur, ostirala, herriko kaleak hainbat mezu eta aldarrikapenekin esnatu dira. Herriko zenbait horma koloretako eskuekin eta 'Bostekoa emateko prest?' zioen kartelekin esnatu dira. Hain zuzen, herriko plazan eta Balda plazarako zubian agertu dira kartelak zintzilikatuta, eta Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxerako bideetako hormetan itsatsita koloretako eskuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide