Plaza Ondo elkarteak antolatuta, Bizkaiko kostaldea bisitatzeko aukera izan zuten atzo, asteazkena, herriko jubilatuek. Hain zuzen ere, Lekeitiora eta Elantxobera joan ziren dozenaka lagun eguna pasatzera, eta bi herriak ezagutzeaz gain, bazkaritarako tartea ere hartu zuten irteerara joan zirenek. Elkarteak ateratako argazkiak dira honakoak.
Argazkiak: J. M. Alberdi