Oihana Etxegibelen ipuin kontaketa saiorako izena emateko adin tartea zabaldu dute

Andoni Elduaien 2022ko api. 26a, 15:04

Oihana Etxegibel ipuin kontalaria. (Arrasateko Udala)

LH1 eta LH2 mailako ikasleentzat antolatu zuten ostiraleko Etxegibelen ipuin kontaketa saioa, baina, azkenean, HH5 eta LH1 mailetako ikasleek ere saioan parte hartu ahal izango dute.

Ostiralean, Oihana Etxegibelek ipuin kontaketa saioa eskainiko du Aizkibel liburutegian, 17:30etik aurrera. Hasiera batean, ipuin kontaketa saioa LH2 eta LH3 arteko umeentzat antolatu zuen liburutegiak, baina oraindik zenbait plaza libre daudenez, LH1 eta HH5 mailetako ikasleek ere izena emateko aukera izango dute.

Ipuin kontaketa saioan parte hartzeko, aurrez eman beharko da izena, eta ostegunean, hilak 28, itxiko dute horretarako epea. Liburutegira joanda edota hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da haurraren izena. 50-60 minutu inguruko saioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide