Maiatzaren 14an 'Bi ero diskotekan' antzezlana eskainiko dute Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko api. 26a, 13:58

Antzezlanaren irudietako bat. (Tdiferencia)

Tdiferencia antzerki konpainiak gazteei eta helduei zuzendutako antzezlana eskainiko du maiatzaren 14an herriko antzoki nagusian. Dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak Entradium atarian.

Tdiferencia antzerki konpainiak Bi ero diskotekan antzezlana eskainiko du maiatzaren 14an, Baztartxo antzokian. Azken antzezlan guztien moduan, 19:00etan eskainiko dute obra herriko antzokian. Dagoeneko eskuragarri daude antzezlanerako sarrerak Entradium atarian. 5 euroan eros daitezke emanaldirako sarrerak.

Antzezlanaren sinopsia

Bi ero diskotekan emakume-komedia da, ama-alaben komedia, topaketa, haserreak… baina batez ere umorea erruz. Bi emakume barrezka ari dira afterhour bateko teilatu lau batean. Animalia-estanpatuzko minigonetan eta takoi jasanezinetan bildurik, faxa itogarri bat daramate ezkutuan. Nerabe bat iritsi ondoren, zerbait gertatuko da; urduri jarriko dira. Zalaparta sortuko da eta oihuak entzungo dira: "Baina, tira, ama, zer egiten duzue hemen erdi mozorroturik diskotekaren atzealdean?". Haien bizitzako gaurik ero eta dibertigarrienetako bat hasiko da orduan. Hitz egin eta abestu egingo dute, irri egin eta edan, eta negar. Poliki-poliki, izen bera duten eta herentzia kaltegarriren bat duten lau emakume horien istorioa xehatzen joango da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide