Maiatzeko ikastaroen eskaintza prest du Azkoitiko KZguneak

Andoni Elduaien 2022ko api. 26a, 13:43

Azkoitiko KZgunearen egoitza.

Ikastaro ugari antolatu ditu Azkoitiko KZgunea datorren hilerako. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira euskarazko saioak datorren hilabetean. Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, eta hainbat bide zabaldu ditu horretarako KZguneak.

Azkoitiko KZguneak maiatzean eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz edota gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira maiatzean Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 13an eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalau ordu.
  • Maiatzaren 2tik 10era, 16:00etatik 18:00etara.

Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza.

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 11n eta 12an, 18:00etatik 20:00etara.

Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin.

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Maiatzaren 31n, 18:00etatik 20:00etara.

Zure bidaia planifikatu.

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 24an eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara.

Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu.

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 30ean eta 31n, 11:00etatik 13:00etara.

LibreOffice Base. Datu-baseen hastapenak.

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Maiatzaren 2tik ekainaren 1era.

Google Aplikazioak zure Smartphonean.

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hemezortzi ordu.
  • Maiatzaren 17tik 27ra, 16:00etatik 18:00etara.

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu.

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Maiatzaren 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak.

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 23an eta 24an, 16:00etatik 18:00etara.

Pinterest. Zure inspirazio-iturria.

  • Urrunekoa.
  • Hamar ordu.
  • Maiatzaren 16tik 25era.

Erosketa eta ordainketa segurua Interneten.

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 30ean eta 31n, 18:00etatik 20:00etara.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide