Udal ordezkariek bihar, ostegunez, egingo dute apirileko ohiko bilkura, eta besteak beste, Nagusia 80 edo Idiakez Ederra eraikinaren lizitazioaren edo salmentaren esleipena onartuko dute han, udalak martxoaren bukaeran etxearen salmenta "eginda" zegoela jakinarazi zuenean azaldu zuen gisan.
19:00etan hasita gauzatuko dute batzarra udaletxeko areto nagusian, eta beste hainbat gai ere landuko dituzte ordezkariek, denak ere izapide kontuei lotutakoak.
Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- Azkoitiko Kale Nagusia 80an kokatutako Idiakez Ederra babestutako ondasun higiezina besterentzea xede duen lizitazioaren esleipena onestea.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.