Etzi, asteazkena, eta etzidamu, osteguna, erabat itxiko dute Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ibilgailuen zirkulazioa etenda izango da bi noranzkoetan asteazkeneko 23:00etatik osteguneko 05:00etara. Ostegun gauean, 23:00etan, berriro itxiko dute errepidea ostiraleko 05:00etara arte.
Errepide horretan aurreratzeko tarte bat eraikitzen ari dira, ibilgailuak bi noranzkoetan txandak zirkulatzeko aukera izan dezaten. Bi egun horietan obretako babes elementuak kenduko dituzte, eta horretarako, beharrezkoa izango dute errepidea guztiz ixtea. Ordezko ondorengo ibilbideak erabiltzea gomendatu du Azkoiko Udalak: GI-3750 errepidea, Elosuan barrena, GI-2634 errepidea, Azkaraten barrena, edota GI-2635 errepidea, Mandubian barrena.