Lau film emango dituzte ostiraletik astelehenera bitartean Baztartxon

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 21a, 08:55

Xabier Amuriza, 'Apaiz kartzela' filmaren fotograma batean.

Zineforumarekin hasiko da bihar zinema asteburua; Magaluf Ghost Town dokumentala emango dute. Zapatuan, beste dokumental bat, Apaiz kartzela, izango da ikusgai. Igandean, Sonic 2 eta Animales fantásticos: los secretos de Dumbledore emango dituzte, eta azken hori izango da astelehenean ikuslearen eguneko filma ere.

Lau egunetan lau film ikusteko aukera izango da, bihartik astelehenera bitartean, Baztartxo antzokian.

Ostiralean eta zapatuan dokumental bana emango dute: bihar, Zinetogramek antolatutako zineforum saioan, Miguel Angel Blancaren Magaluf Ghost Town (Espainia, 2021); eta etzi, Oier Aranzabalen, Ritxi Lizartzaren eta David Pallaresen Apaiz kartzela (Euskal Herria, 2021). Bi film horien emanaldiak 19:30ean hasiko dira.

Igandean, bi film emango dituzte Baztartxon: 17:00etan, Sonic 2 (Jeff Fowler, AEB, 2022); eta 19:30ean, Animales fantásticos: los secretos de Dumbledore (David Yates, Erresuma Batua, 2022). Azken film hori astelehenean ere emango dute, ordu berean, ikuslearen eguneko saioan.

Baztartxoko leihatilan jarriko dituzte salgai aipatutako emanaldi guztietarako sarrerak.

Hona hemen film guztien bideo aurrerapenak:

Magaluf Ghost Town

Apaiz kartzela

Sonic 2

Animales fantásticos: los secretos de Dumbledore

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide