Ramona's First Evil Boyfriend taldea berriro zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izango da zapatu honetan Azkoitian. Abaraxka aterpetxean emango dute kontzertua egun horretan Andrea Pozok eta Jose Mari Unanuek, 19:00etatik aurrera. Kukuerri elkarteak antolatu du musika emanaldia eta sarrerak hiru eurotan jarri dituzte.
Mnemosyne diskoa plazaratu berri du Ramona's First Evil Boyfriendek. Plataforma digitaletan entzun daiteke taldearen lan berria, eta etzidamu Abaraxkan ere izango da horretarako aukera, baina zuzenean.