Azkoitiko Udalak zabaldu du ingurumen jarduerak diruz laguntzeko eskaera epea

Ane Olaizola 2022ko api. 7a, 10:12

Ingurumenari lotutako hitzaldiak, kanpainak edota ikastaroak gauzatzeko asmoa duten elkarteek, taldeek nahiz norbanakoek egin ditzakete eskaerak, maiatzaren 11ra bitartean.

Ingurumenarekin lotutako jarduerak egiteko dirulaguntzak eskuratzeko epea zabaldu du Azkoitiko Udalak, eta herritarrek datorren maiatzaren 11ra bitartean egin ditzakete eskaerak.

Honako hauek eska ditzakete dirulaguntzak: Azkoitian dauden entitateek, elkarteek eta erakundeek edo "ingurumena hobetzeko helburuarekin" noizean behin jarduera baterako elkartzen diren norbanakoek edo taldeek. Hitzaldiak, dibulgazio kanpainak, prestakuntza ikastaroak, herritarren parte hartzea sustatzen duten ekimenak edo tokiko ekonomiaren garapena bideratutako jarduerak gauzatzeko egin ahal izango dituzte eskaerak, Azkoitiko Udalaren webgunean, Tramiteak atalean edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide