Plaza Ondo elkartekoek irteera egin dute Estibalitzera eta Laudiora

Ane Olaizola 2022ko mar. 27a, 11:04

Dozenaka lagunek parte hartu zuten irteeran, eta Estibalitz Santutegiaren zein Laudio herriaren txokoak ezagutu ondoren, bazkari batekin borobildu zuten irteera.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Arabako Estibalitz Santutegia eta Laudio herria bisitatu zituzten joan zen ostiralean herriko hainbat jubilatuk. Eguraldia lagun zutela, santutegiaren zein Laudioko txokoak ezagutzeko parada izan zuten hara joandakoek, eta ondoren, bazkariarekin borobildu zuten irteera.

(Argazkiak: Plaza Ondo jubilatuen elkartea)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide