Borja Zubizarretak Jurramendi Trail Montejurra mendi lasterketa irabazi du

Andoni Elduaien

Zubizarreta, jertse gorriarekin. (Argazkia: Carrerasdemontana.com)

45 kilometroko lasterketa irabazi zuen atzo mendi lasterkari azkoitiarrak. 4 ordu, 20 minutu eta 13 segundo behar izan zituen Zubizarretak lasterketa amaitzeko. 8 minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari.

Borja Zubizarreta mendi lasterkariak Jurramendi Trail Montejurra mendi lasterketa irabazi zuen atzo, larunbata, Aiegin (Nafarroa). Azkoitiarrak 4 ordu, 20 minutu eta 13 segundo behar izan zituen probako 45 kilometroak osatzeko eta 2.700 metroak igotzeko. Bigarren sailkatu zen Raul Criadok baino 8 minutu lehenago amaitu zuen mendi lasterketa azkoitiarrak.

Helmugarako bost kilometroren faltan, Alvaro Ramos zen lasterketaren buruan, baina azken unean ibilbidez nahastu zen hura, eta helmugatik urrundu zen. Zubizarretak Ramosen akatsa baliatu zuen, eta azkoitiarrak zuzen aurkitu zuen helmugarako bidea. "Penaz" hartu zuen Ramosen akatsa Zubizarretak, baina "gustura" agertu zen lasterketa irabazita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide