Agenda 2030ari buruz hitz egin du Joseba Argintxonak Kontzejupean

Andoni Elduaien 2022ko mar. 19a, 20:32

Kontzejupea bete egin da hitzaldia jarraitzeko.

Jende ugari elkartu da plazako pilotalekuan Argintxonaren hitzaldia bertatik bertara jarraitzeko. Agenda 2030aren atzean zer dagoen azaldu du hark.

Lagun ugari elkartu da gaur, larunbata, Joseba Argintxona psikologiako eta filosofiako irakaslearen hitzaldian; Kontzejupea bete egin da arratsaldean. Zer dago Agenda 2030aren atzean deituriko hitzaldia eman du hark Kontzejupean, Azkoiti Aktiboa taldeak antolatuta. Argintxonak agenda horren atzean zer dagoen argitzeko, hainbat azalpen eman ditu. Era berean, hizpide izan ditu kontrol soziala, totalitarismoa, jazarpena eta eskubide urraketa.

Argintxona, Kontzejupean eman duen hitzaldian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide