Herritar talde batek deituta, Oleta bizirik! Zentral eolikorik ez! lelopean elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Kontzejupean. Hain zuzen ere, Oletako proiektu hori martxan jarri nahi duen Capital Energy enpresa udaletxean izan da gaur, udalak egin duen Antolakuntza Batzordean, eta bilera horren atarian elkartu dira herritarrak, parke eolikoaren proiektuaren aurka egiteko.