Herritar batzuek elkarretaratzea deitu dute gaurko, Oletan egitekoak diren parke eolikoaren aurka

Ane Olaizola 2022ko mar. 17a, 10:37

Oleta bizirik! Zentral eolikorik ez! lelopean, 17:00etan hasiko da. Hain zuzen ere, orduerdira Antolakuntza Batzordearen saioa izango da, eta Oletako proiektua martxan jartzeko prozesua hasi duen Capital Energy enpresa han izango da.

Herritar talde batek elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako. Oleta bizirik! Zentral eolikorik ez! lelopean, 17:00etan egingo dute protesta, herriko plazan. Hain zuzen ere, Oletako proiektu hori martxan jartzeko Capital Energy enpresa udaletxean izango da gaur, udalak egingo duen Antolakuntza Batzordean, eta bilera horren atarian elkartuko dira herritarrak plazan —17:00etan hasiko da batzordearen saioa—.

Bestalde, elkarretaratzearen deialdia zabaltzearekin batera, Irene Elorzak Maxixatzenen otsaileko zenbakian Oletako proiektu horren inguruan idatzi zuen iritzi artikulua gogoratu dute elkarretaratzearen deitzaileek. Hemen irakur daiteke artikulua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide