World Athletics erakundeak Road Race Label zigilua eman dio Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiari

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 17a, 09:23

2017ko maratoi erdiaren irudi bat.

Bigarren urtez jarraian lortu du lasterketak "erakunde ofizial guztietako neurriak" betetzen dituela egiaztatzen duen zigilu hori. Euskal Herrian zigilua duen maratoi erdi bakarra dela nabarmendu dute probaren antolatzaileek.

Bigarren urtez jarraian, World Athletics erakundeak ematen duen Road Race Label izeneko zigilua jaso du Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak. Diego Garciaren oroimenezko lasterketak "erakunde ofizial guztietako neurriak" betetzen dituela egiaztatzen du zigilu horrek; besteak beste, maratoi erdian lortutako markak nazioartean homologatuta egotea bermatzen du horrek.

"Azkoitia-Azpeitiak elite mailako lasterketa izaten jarraitu nahi du, bere ahalmenen barruan, baina ez da elitean bakarrik oinarritzen. Eliteaz gain, ofizialtasuna behar duten federatu edo afizionatu onak ere badaude", azaldu dute lasterketaren arduradunek, bereziki horientzat erakargarria izan daitekeelako guztiz homologatutako proba batean parte hartzea. Euskal Herrian Road Race Label zigilua duen maratoi erdi bakarra dela nabarmendu dute Azkoitia-Azpeitiaren antolatzaileek.

Hain zuzen ere, gaur arratsaldean aurkeztuko dituzte prentsaurrean martxoaren 26an egingo den aurtengo edizioaren xehetasun nagusiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide