Joan zen ostiralean biolin eta akordeoi entzunaldia eskaini zuten Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek, eta ostiral honetan, martxoak 18, pianoko ikasleen txanda izango da. Bigarren hiruhilekoko lehen entzunaldia izango da etzi egingo dutena, eta Elkarguneko Oteiza aretoan eskainiko dute, 18:30ean hasita. Guztira, hamalau ikaslek parte hartuko dute entzunaldian, eta askotariko kantuak joko dituzte horiek.