'La peor persona del mundo' eta '4 chicos y Esto' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Anartz Izagirre 2022ko mar. 16a, 08:50

'La peor persona del mundo' filmeko irudi bat.

4 chicos y Esto haurrentzako filma igandean eskainiko dute, eta La peor persona del mundo igandean eta astelehenean.

Asteburu honetan bi pelikula ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, 4 chicos y Esto haurrentzako filma eskainiko dute igandean, hilak 20, 17:00etan. Eta, bestetik, La peor persona del mundo filma ikusteko aukera izango da igandean (19:30) zein astelehenean (20:00), ikuslearen egunean.

Ostiralean ez da zine emanaldirik izango Baztartxon, Go!azen 8.0 ikuskizunaren bi saio izango baitira. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako sarrera bikoitz bana zozkatuko du emanaldi bakoitzerako zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean.

Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

4 chicos y Esto

La peor persona del mundo

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide