Bulego taldeak bederatzi izendapen lortu ditu MIN sarietan

Anartz Izagirre

Bulego taldea.

MIN sarien XIV. edizioaren gala nagusia Iruñean izango da apirilaren 27an, eta ireki dute izendatutako artistei botoa emateko txanda; martxoaren 15era arte izango da horretarako aukera. Besteak beste, euskarazko abesti onenaren eta artista berri onenaren kategorian dago izendatuta Azkoitiko taldea.

Datorren apirilaren 27an, asteazkena, musika indepentearen inguruko MIN sarien XIV. edizioko gala nagusia izango da Iruñeko Navarra Arenan, eta dagoeneko jakinarazi dute zeintzuk diren sariketako musika talde zein artista izendatuak, finalerdira iritsi daitezkeenak. Bulego Azkoitiko taldea izendatuen artean dago, eta, gainera, bederatzi izendapen lortu ditu honako kategoria hauetan: euskarazko disko onena, pop disko onena, artista berri onena, urteko abesti onena, jatorrizko letra onena, ekoizpen musikal onena, diseinu grafiko onena, bideoklip onena eta zuzeneko onena.

Publikoaren txanda da orain, eta martxoaren 15era bitartean egongo da botoa emateko aukera, honako lotura honetan. Horren ostean, kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten hamabost musika talderen edo artistaren izenak jakinaraziko dituzte antolatzaileek, eta, ondoren, epaimahaiak horietatik hainbat izendatuko ditu apirilaren 27ko galarako. Ekitaldi horretan erabakiko dute kategoria bakoitzeko irabazlea nor izango den.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide