Trikiti doinuak protagonista Baztartxon

Andoni Elduaien

Larunbatean, 19:00etan hasita, kontzertua eskaini zuten Esne Beltza musika taldeak eta Amak laukoteak. Herritar ugari bildu zen Baztartxon trikiti doinuez gozatzeko.

Joan den larunbatean, Esne Beltza musika taldeak eta Amak laukoteak kontzertua eskaini zuten Baztartxo antzokian. Esne Beltza taldearen abestiak eskainiko zituzten bereziki, baina Amak-en kantuak ere jo zituzten. Baztartxon elkartu ziren trikitizaleek trikitixaren erritmo bizienekin gozatzeko aukera izan zuten zapatu arratsaldean.

Argazkiak: Gaizka Peñafiel / Esne Beltza

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide