Azkoitia Gukaren zozketak

Errigorako bi saski zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 14a, 15:35

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Maxixatzenek Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide