Nerea Ariznabarretak ipuin kontaketa saioa eskainiko du ostiralean

Ane Olaizola 2022ko mar. 14a, 10:05

17:30ean hasiko da saioa, eta aurrez izena eman behar da.

Aizkibel liburutegian beste ipuin kontaketa saio bat izango da datorren ostiralean, hilaren 18an. Oraingo honetan, Nerea Ariznabarretak Mamuak izeneko saioa eskainiko die HH5etik LH3ra arteko umeei, 17:30ean hasita. Bertara joateko aurrez izena eman behar da, 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide