Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du Baztartxon

Nerea Uranga

Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du gaur, igandea, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasi da bandaren emanaldia eta pasodoble eta zarzuela doinuak entzun ahal izan dira, besteak beste. Fernandín, La boda de Luis Alonso, Condacum, Elisabeth, Expo 70, Thank you for the music eta Jesus Christ superstar abestiak jo dituzte Baztartxon bildutako musikazaleen aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide