Maxixatzenek banatu du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jaso dute bere bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta 2022rako dekorazio joera nagusiak bildu ditu bertan.
Uztarria, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jaso dute gehigarria beren etxeetan. Era berean, honako lotura honetan irakur dezakete herritarrek dekorazio gehigarria.