Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean egiten ari diren obren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur itxita izan du errepide zati bat. 15:00etatik egon da itxita errepidea, eta ibilgailuek ezin izan dute handik pasatu. Hala eta guztiz, duela minutu batzuk (16:20) Twitterren jakinarazi dute berriro ere irekita eta erabilgarri dagoela errepidea.
Errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxiko eta irekiko duten.