Hiru filma emango dituzte asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola

Ostiralean Titane filmarekin zine forum saioa izango da, eta igandean, Ainbo, Amazoniako gerraria umeentzako filma emango dute. Igandean eta astelehenean, berriz, Competencia oficial ikusi ahal izango da.

Datorren asteburuan hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Ostiralean, Titane filmarekin zine foruma eskainiko dute, 19:30ean hasita, eta igandean, umeei zuzendutako Ainbo, Amazoniako gerraria filma izango da, 17:00etan. Bestalde, Competencia oficial filmaren bi saio izango dira: igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan. Azken hori ikuslearen eguna izango da.

Larunbatean ez da emanaldirik izango, Esne Beltza eta AMAK taldeen kontzertua izango delako, 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide