Miru ipuin kontalariak saioa eskainiko die haurrei datorren ostiralean, hilaren 11n, Aizkibel liburutegian. Oraingo honetan, Japonian ipuinak kontatzeko modu tradizionalean eskainiko du saioa Miruk; kamishibai moduan, hain zuzen ere. "Paperezko antzerkia" esan nahi du kamishibaik, eta ikusleen irudimena zabaltzen, kontalariarekin elkarrekintza sustatzen eta irakurketarako gogoa pizten du antzinako tradizio horrek.
Ostiralean, 17:30ean hasiko da HH5etik LH3ra arteko haurrentzako ipuin kontaketa, eta hara joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, liburutegian.