Banatu dituzte 40. Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren sariak

Maialen Etxaniz

Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa udaletxeko areto nagusian. Bizkargi musika eskolako kideen musika ireki zuen ekitaldia, eta sari banaketa egin zuten ondoren. Udal ordezkariek zein irabazleek hitzartzeak egin zituzten, sariketaren nahiz aurkeztutako lanen inguruko xehetasunak emateko. 

Elena Aierbe tolosarrak irabazi du lehen saria Atxumarrikoak ipuinarengatik, eta hark Javier Zubizarreta alkatearen eskutik jaso zuen saria. Bigarren saria Azkoitian geratu da. Hain zuzen, Lander Albizuri azkoitiarrak jaso du bigarren saria, Argazkilari baten memoriak lanarengatik. Hirugarren saria, Iñaki Sanz hernaniarrak irabazi du Bizimina obrarekin.

Bideo kronika eta albistea, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide