Atzo, ostirala, Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontaketa musikatua eskaini zuten Aizkibel liburutegian, 17:30ean hasita. HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako 30 haur inguruk parte hartu zuten saioan, eta musikak lagundutako zenbait pasarte entzun ahal izan zituzten horiek.
Amona magiko batean oinarritu zuten ipuina; izan ere, amona hari asko gustatzen zitzaion bidaiatzea. Amonari bidaiatzeak bizitza eta arnasa ematen zizkiola entzun zuten haurrek. Atzoko ipuin kontaketa saioa ez da martxoko azkena izango. Miru sorginaren eta Nerea Ariznabarretaren eskutik ere entzun ahalko dituzte ipuinak haurrek hilabete honetan.