Gontzal Mendibilek eta Iraurgi abesbatzak kontzertua eskainiko dute igandean, parrokian

Andoni Elduaien 2022ko mar. 2a, 09:03

Gontzal Mendibil abeslaria Azkoitian izango da igandean. (G. Mendibil)

18:00etan hasiko da kontzertua, eta emanaldirako sarrera doakoa izango da. Kontzertuan beste zenbait musikari ere bidelagun izango dituzte Mendibilek eta Iraurgi abesbatzak.

Datorren igandean, martxoak 6, Gontzal Mendibilek eta Iraurgi Abesbatzak kontzertua eskainiko dute Andre Mariaren Jasokundeko parroki-elizan. 18:00etan hasiko da udalak eta parrokiak antolatutako emanaldia, eta San Juan Gurutzekoren poema musikatuak kantatuko dituzte, Luis Baraizarrak aurkeztuta. Herriko abesbatza zuzentzen, berriz, Iñaki Maidagan arituko da.

Mendibilekin eta abesbatzako kideekin batera parte hartuko dute beste zenbait artistak ere. Maddi Otamendi izango da bigarren ahotsa, eta Angel Unzu, Jose Luis Canal eta Iñaki Dieguez musikariak. Emanaldirako sarrera doakoa izango da.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide