Sarrera gutxi batzuk baino ez dira gelditzen San Jose tritiki jaialdirako

Julene Frantzesena

2019ko jaialdiko irudi bat.

Horiek Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, hamabi eurotan. Martxoaren 12an, zapatua, izango da jaialdia, Soreasu antzokian, eta hainbat trikitilari izango dira agertokian.

Martxoaren 12an, larunbatez, izango da aurtengo San Jose trikiti jaialdia, eta Soreasu antzokian (17:30) izango den emanaldirako sarrera gutxi batzuk baino ez dira gelditzen salgai. Horiek Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, hamabi eurotan.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak egitarau oparoa prestatu du egun horretarako. Izan ere, agertokian izango dira Martittetarrak eta Jauregi, Elustondo anai-arrebak, Izer eta Alabier, Monttetarrak, Epelde anaiak, Itzeder eta Txibilter nahiz Zabale, Berastegi eta Lutxurdio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide