'Uncharted' eta 'Coda, los sonidos del silencio' filmak emango dituzte asteburuan

Ane Olaizola

Igandean eta astelehenean eskainiko dituzte filmak Baztartxo antzokian, larunbatean antzerki emanaldia dagoelako.

Baztartxo antzokian honako bi film hauek ikusi ahal izango dira asteburuan: Uncharted eta Coda, los sonidos del silencio. Uncharted igandean eskainiko dute, 17:00etan, eta Coda, los sonidos del silencio bi egunetan ikusi ahal izango da: igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan. Azken hori, gainera, ikuslearen eguna izango da. Bi filmak 12 urtetik gorakoei zuzenduta daude.

Larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango, Ttanttaka Teatroa konpainiak Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlana taularatuko baitu, 19:00etan. Hona hemen bi filmpen aurrerapen bideoak:

Uncharted filma:

Coda: los sonidos del silencio filma:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide