Hileko azken ostirala izanik, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean, herriko plazan. Hainbat lagun bildu ziren han, eta espetxeetako "salbuespen politika" gaitzetsi zuten han. Besteak beste, adierazi zuten euskal presoek hiru erregresio jasan dituztela azkenaldian, eta fiskaltzak errekurtsoen ebazpen denbora laburtu egin duela. "Horrek berretsi egiten du, are gehiago, euskal presoen aurka salbuespena aplikatzeko dagoen antsietatea". Horrez gain, COVID19 dela eta, espetxeetan dauden "debekuak eta inkomunikazioa" bertan behera uzteko eskatu zuten, "gizarteak normaltasunerantz erantzukizunez" aurrera egiten duen bezala.