'Ameli eta Xirrikituen Jostunek' ipuin kontaketa musikatua izango da martxoaren 4an Aizkibel Liburutegian

Anartz Izagirre

'Ameli eta Xirrikituen Jostunek' ipuin kontalariaren irudi bat. (IƱaki Atxa)

HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzenduriko saioa izango da, eta 17:30ean hasiko da. Aurrez izena eman beharko da 943-85 08 98 telefonora deituta.

Datorren ostiralean, martxoak 4, Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Aizkibel Liburutegian, 17:30ean hasita. HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzenduriko saioa izango da, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea. Horretarako, 943-85 08 98 telefonora deitu beharko da.

Horrez gain, beste bi ipuin kontaketa saio ere izango dira martxoan liburutegian, Miru sorginaren eta Nerea Ariznabarretaren eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide