Zortzi film emango dituzte Baztartxo antzokian martxoan

Andoni Elduaien 2022ko ots. 27a, 09:00

'Titane' filmaren irudia. (Filmaffinity)

Helduentzako bost film eta haurrentzako hiru emango dituzte martxoan herriko antzokian, tartean Zinetogram taldeak antolatutako zineforum bat. Ohiko ordutegian eskainiko dituzte film guztiak Baztartxon.

Datorren hilean, zortzi film emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako bost film eta haurrentzako hiru ikusi ahal izango dira martxoan herriko antzokian. Helduen filmen artean honako hauek daude: Coda: los sonidos del silencio, Titane —zineforuma–, Competencia Oficial, La peor persona del mundo eta Batman. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Uncharted, Ainbo eta 4 chicos y "Esto" filmak.

Hona hemen otsailean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Martxoak 6: Uncharted.
  • Martxoak 6 eta 7: Coda: los sonidos del silencio.
  • Martxoak 11: Titane (zineforuma).
  • Martxoak 13: Ainbo.
  • Martxoak 13 eta 14: Competencia Oficial.
  • Martxoak 20: 4 chicos y "Esto".
  • Martxoak 20 eta 21: La peor persona del mundo.
  • Martxoak 27 eta 28: Batman.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide