Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu, ustez enpresa batean lapurreta egiteagatik

Ane Olaizola

Ertzaintzak jakinarazi duenez, lantegi batean metalezko materiala lapurtzen ari zirela atxilotu ditu 23 eta 47 urteko bi gizonezko. Indarrez lapurreta egitea leporatu diete atxilotuei.

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu bart, Azkoitiko lantegi batean metalezko materiala lapurtzen atzeman ostean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotuek 23 eta 47 urte dituzte, eta epailearen aurrera eramango dituzte dagozkien polizia-eginbideak amaitzen direnean.

Poliziek atzo, astelehena, 22:45 inguruan jaso zuten abisua, Azkoitiko enpresa batean bi pertsona zebiltzala jakinaraziz, eta hara bertaratu zirenean, lantegi barruan aurkitu zituzten. Iturri horren arabera, gizonezkoak metalezko hainbat barra hartu eta enpresaren kanpoaldera eramaten ari ziren. Ertzaintzak lantegiaren hesia ixten zuen kate baten giltzarrapoa hautsita eta sarrerako ate bat behartuta zeudela egiaztatu ondoren, bi gizonezkoak atxilotu zituen, indarrez lapurreta egitea leporatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide