Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bidaia egingo du Madrilera martxoan; hain zuzen ere, martxoaren 5etik 8ra bitartean egingo dute egonaldia. Bidaiarako izen-ematea urtarrilean ireki zuen jubilatuen elkarteak, eta Madrilera joan nahi duten herritarrek datorren ostiralera –otsailak 18– arteko epea izango dute izena emateko. Plaza Ondo elkarteak Kultur Etxean duen bulegoan eman beharko da izena, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Dagoeneko 45 lagun baino gehiagok eman dute izena, eta Plaza Ondok jakinarazi duenez azken plazak gelditzen dira.
Bidaian parte hartu nahi duenak 240 euro ordaindu beharko ditu. Prezio horren barruan sartzen dira lau izarreko hotelean bi lagunentzako logelan hiru gau nahiz gosaria eta komunarekin nahiz WIFIarekin hornitutako autobuseko bidaia. Banakako logela nahi dutenek, berriz, 135 euro gehiago ordaindu beharko dute, eta hautazko deuseztapen asegurua eskuratu nahi dutenek 10 euro gehiago.