Azkoitiko Udalak iragarri duenez, Neomak taldea Baztartxon eskaintzekoa zen kontzertua dataz aldatuko dute. Musika taldeak apirilaren 30ean eman behar zuen kontzertua, baina maiatzaren 21era atzeratu dute orain. Ilargi berriak izena du Neomaken lehen abestiak, eta hilabete honetan aurkeztu dute bideoklipa. Zazpi emakumek osatzen dute taldea, eta aurrez Kepa Junkera trikitilariarekin elkarlanean hainbat emanaldi eskainitakoak dira.