Indarrean zegoen larrialdi egoera gaurtik aurrera desegitea erabaki zuen Labik pasa den ostiralean. Erabaki horrek eragina izango du gaueko autobus zerbitzuetan ere. Gaueko zerbitzuak mugatuta egon dira pandemia hasi zenetik, eta haien erabilgarritasuna aldatu egin da osasun-arriskuko egoeraren arabera.
Aldundiak jakinarazi duenez, Lurraldebuseko hiriarteko lineen ordutegiak otsailaren 18tik (ostirala) 19ra (larunbata) bitarteko goizaldetik aurrera luzatuko dira linea batzuetan; beste lineetan, berriz, aplikatuko dira aldaketak. Hori bai, oraindik ere maskara eramatea nahitaezkoa izangi da, eta elkarrizketek tonu baxukoak izan beharko dute, "aerosolak ugaltzea saihesteko".