Kantabriako Master Itzulia irabazi du Imanol Arizmendik

Anartz Izagirre

Imanol Arizmendi gaur helmugara iristean. (Vuelta Cantabria)

Gaur jokatu dute Kantabriako Master Itzuliko bigarren eta azken etapa, eta Imanol Arizmendi azkoitiarra izan da etapako nahiz sailkapen orokorreko garailea.

Imanol Arizmendi azkoitiarrak 2022ko Kantabriako Master Itzulia irabazi du. Gaur, igandea, jokatu dute lasterketa horren bigarren eta azken etapa Camargon (Kantabria, Espainia), eta jaun eta jabe izan da Arizmendi gaurkoan zein sailkapen orokorrean. 02:18:26ko denbora egin du azkoitiarrak gaurko etapan, eta 04:17:53 sailkapen orokorrean.

Horrez gain, puntuen sailkapenean eta mendikoan ere lehen postua erdietsi du azkoitiarrak, eta taldekakoan ere podiumaren koska nagusira igo da, AC Hotel By Marriott Cycling bere taldeak irabazi baitu sailkapen hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide